[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: console-data 2:1.07-4: Please update debconf PO translation for the package console-data



Beste arlo batzuetako terminologia ez, baina munduko herrialde eta hizkuntzen izenak euskara batuaz nola diren badu erabakirik Euskaltzaindiak (ikus munduko herrialdeak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0038.pdf; munduko hizkuntzak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0053.pdf). Zerrenda horien arabera, adibidez, 'kanadar' da zuzena, ez 'kanadiar' (jatorria adierazteko); 'poloniera' eta ez 'poloniarra' (hizkuntzarako). Ez datoz, zoritzarrez, Swiss German edo Canadian French bikoteak. Nik neuk, halakoetan, 'Suitzako alemana', 'Kanadako frantsesa' eta abar ipiniko nituzke, ingelesera begiratu ezean horrela adieraziko genituzkeela ematen dit. Aipatu dituzuen beste hizkuntza batzuk, Euskaltzaindiaren arabera: daniera, eslovakiera, esloveniera, hebreera, norvegiera, poloniera, thailandiera, turkiera.

Xabier



Reply to: