[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: pnm2ppa -ren itzulpena



dooteo-(e)k esan zuen:
> Yeuuup Tamax,
> 
> Aldaketa batzuk landu ditut. Begiratu ezazu desberdintasunak itzulpeneko
> terminologia eta estiloa ikasten joateko :)
> 
> Adibidez, 'default' itzultzeko ez da 'defektuzkoa'erabiltzen,
> 'lehenetsia' baizik. 'Inprimakia' ez da 'print job, baizik eta 'form'
> edo gazteleraz formulario deritzaiona da. 'Print job' adierazteko 'lana'
> 'lan bat' edo 'inprimatze-lana'  erabil dezakezu....
> 
> 
> Bestalde, PO horrek zenbait akats zituen... eta hori larria izanen da
> (ezin da akatsa duen POrik igo iturburuen biltegira). Hau da, PO bat
> itzultzen denean msgfmt komandoarekin akatsik ez duela ziurtatu behar
> da. Terminalean honakoa exekutatu akatsak zein lerrotan dauden jakiteko:
> 
> msgfmt -c --strict --statistics PO_fitxategia.po
> 
> 
> 

Honetaz gain pofilter lanabesa ere pasatzea gomdanagarri izan daiteke beste zenbait egiaztapen egiten bait ditu.

Hori bai kredituak ez dituzu ikutu beraz ez dakit zein ipini zure izen bezala (ezizenik ez, hemen izen errealak eskaten dira).

Oraintxe bidaliko diat fitxategia BTS-ra, bihar edo astelehenean bidaliko dut mezu bat bug-ak irekitzeko gida txiki batez.

ala...

--

Piarres Beobide


Reply to: