[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: ISO 639 (bidaltzeko)




> -Hizkuntza guztien izenak mugatzaile singularrez eman beharko genituzke nik
> uste, hau da, 'katalana' eta 'frantsesa' bezala, arrotz diren hizkuntzetan
> ere -a hori gehitu: Mari-a, Cheyenne-a, Herero-a, eta abar (marraz
> bereizirik hizkuntza exotikoak direnean).


Pik komentatu dit gai hori ez zuela argi ikusten eta azkenean sarrera exotikoak zeuzen bezala uztea erabaki zuela.  Nik ere gehiago pentsatu dut atzotik hona, eta -a eranste hori, berez "zuzenena" balitz ere, ez daukat argi egokiena izango litzakeen gure kasurako. Batetik, erabiltzaile euskaldunari hizkuntza sarrera exotiko horiek ez diote informazio baliagarririk ekartzen; gainera, sarrera batzuk are "arraroago" bihurtzen dira mugatzailea erantsiz gero (adb. 'Bini-a; edo-a',), eta kasu batzuetan zalantza berriak sortzen zaizkigu hori egiten hasiz gero (ad. 'Achinese' sarrerarekin zer egin? 'Achinera' ala 'Achinese-a'?). Horiek horrela, beharbada irtenbide ona da hizkuntza exotiko horien izenak inglesezko sarreran dauden bezala uztea.



Reply to: