[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: ISO 639 (bidaltzeko)



Aupa zuek,

Ibili naiz ISOa apur bat begiratzen, eta bi xehetasun orokor gehituko/aldatuko nituzke, aber zer iritzi duzuen:

-Hizkuntza guztien izenak mugatzaile singularrez eman beharko genituzke nik uste, hau da, 'katalana' eta 'frantsesa' bezala, arrotz diren hizkuntzetan ere -a hori gehitu: Mari-a, Cheyenne-a, Herero-a, eta abar (marraz bereizirik hizkuntza exotikoak direnean).

-Ingelesez hizkuntza izenak eta jatorri-adjektiboak (-tar atzizkidunak) letra larriz idazten dira (Basque, Welsh, Swahili, ...), baina euskaraz ez. Zerrenda honetan sarrera gehienak hitz bakarrekoak direnez, eta beraz esaldiko lehen hitza direnez, normala ematen du letra larriz idaztea, baina lehen hitza ez direnean zer egin? Adibidez: 'Asturiera; Bablea; Leonera; Asturleonera' ala ''Asturiera; bablea; leonera; asturleonera'? Zalantza bera jatorri-adjetiboekin: 'Krimear Tatariera; Krimear Turkiera' ala 'Krimear tatariera; krimear turkiera' eta abar. (Nik letra bigarren aukeraren alde egingo nuke).

Bestalde, txikikeria tipografiko batzuk ikusi ditut (letra batzuk sobran edo faltan e.a.). Konponketa horiek Pootlen izena emanda egingo ditut, Pi? (wiki baten estilokoa izango duk prozedura edo? Ez duk Pootle inoiz erabili). Aipaturiko bi kontuez erabakitzen dugunaren araberako aldaketak ere egiteko prest.

Laster arte

Reply to: