[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: ISO 639 (bidaltzeko)



xabidu-(e)k esan zuen:
> Pi, arrazoia daukak, ez duk laguntza handirik jaso: ni atzo ibili nintzen
> ISO bedeinkatu horri begira, baina benetan da saltsa hizkuntza-izen arraro
> horiekin zer egin erabakitzea, eta beste aldi batean astiroago begiratzeko
> utzi nuen.

Ez nahiz kexatu (edo ez zen hori nire intentzioa) hemen bakoitzak ahal duena egiten du (ditxosozko denbora). 
> 
> Euskaraz idazteko orduan lagungarri izan ohi diren kontsultaguneetan
> begiratu dut., baina behar dugun guztia ez dago argi azaldurik.
> Euskaltzaindiak, adibidez, baditu atzerriko izendegiak, hizkuntzenak barne
> (ikus, adibidez, munduko herrialde eta hizkuntza ofizialen izendegia:
> http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0038.pdf ). Hor ISOan ageri
> diren izen asko daude (adibidez tsongera, tswanera, oriya,...), baina ez
> guztiak, eta ageri ez diren horiekin nola jokatu erabaki beharra dago.
> Zehazki bi gauza erabaki beharra ikusten dut:
> 
> 1. Ortografia aldetik nola jokatu izen exotikoekin: nire ustez,
> Euskaltzaindiaren zerrenda horretan agertzen ez diren hizkuntza-izenak
> ortografia aldetik euskarara egokitu gabe utzi beharko genituzke (horrela
> egin ohi da bestelako kanpo-izenekin ere: ortografia batua arautua dute izen
> nagusi batzuek (Txile, Kuba, Kordoba, Erroma ...), baina arauturik ez
> daudenak bere horretan uzten dira (Chicago, Cuenca, Ruanda ...).

Ni behintzat ados eta orain arte egindakoan saiatu nauk irizpide hori mantentzen
> 
> 2. Hizkuntza izen batzuei '-era' atzizkia eransten zaie eta beste batzuei
> ez. Ezagun ditugun hizkuntzekin erraza da erabakitzea, eta gainera asko
> araututa daude (ad. 'katalana' eta ez 'kataluniera'). Baina 'tsonga' bat
> ikusiz gero zer idatzi? tsonga ala tsongera? Euskaltzaindiaren zerrenda
> horrek 'tsongera' dakar kasu honetarako, baina gero kannada, sindhi, telugu
> eta abar -era gabe. Hor esan likete -era herrialdea edo etniaren izena
> aipatzen denean eransten dela, japoniera edo errusiera bezala, eta
> hizkuntzak berezko izena duenean ez dela -era eransten: katalan, frantses,
> gaztelania, swahili, indhi, urdu... Baina kontua da hori ez dela beti
> betetzen: adibidez xhosera dakar Euskaltzaidiaren zerrenda horrek, baina
> xhosa hizkuntza-izena da, ez lurralde edo etnia izena (hau da, -era atzizkia
> hizkuntza-izenei ere lotzen zaie azken batean).

hori da arazo handiena falta diren eta ezezagun zaikigun kasu gehienetan,
> 
> Are konplikazio gehiago ageri dira ISO bedeinkatuan, adibidez, batzuetan
> -tar atzizkia egoki izan daitekeela ematen du, baina izena exotikoa izanik
> ez da erraz erabakitzea.

Ni saiatu nauk hizkuntzetan ez erabiltzen tar hori (bai hizkuntza famielietan).
> 
> Beste konplikazio bat, Euskaltzaindiak arautu ez dituen etnia edo
> hizkuntza-izen batzuk euskarazko komunikabideetan ortografia egokiturik
> ageri dira: ad. maputxe.
> 
> Gauzak horrela, nik honela jokatuko nuke: Euskaltzaindiaren zerrenda
> horretan dauden izenak erabili, eta ez daudenak -era erantsiz adierazi
> baldin eta ingelesez jatorria adierazten duen atzizki batekin emanik badatoz
> (ad. Sumerian,  Sudanese,  Welsh, Somali, Thai, ...); ingelesez jatorri
> atzizkiz ez badatoz, euskaraz ere atzizkirik gabe utzi: yao,  twi, udmurt,
> ...

Ni ados negok. 

> 
> Azkenik, hik galdetutakoez: nik 'Afro-asiatic (other)' modukoak
> 'Afro-asiatikoak (beste batzuk)' euskaratuko nituzke, hik proposatzen duan
> ildotik. Eta kristo aurretik 'K.a.' duk, bai, (laburtzapenen bilduma on hau
> du interneten ipinia batek:
> http://web.archive.org/web/20060421031140/http://www.palazio.org/Laburzki).

Inork gehiago ez badu ezer esaten hala ipniko ditut beste hizkuntza horiek.
ederra laburdura bilduma, gordeta ;)

> 
> Beste gauza bat, honetaz guztiaz lagungarri izan daiteke Berria-ren estilo
> liburua, baina nik ez daukat eskura. Denbora apur batekin lortuko diat
> begiratzea, eta nahi baduk ISO osoari ere emango diot begirada bat.

ISO osoari begirada bat botatzen badiozu bikain, aldaketa horiek gaur edo bihar sartuko ditut eta igandetik aurrera 
zuretzat (pootle-tik artu, edo bertan lan egin nahiago duzun bezala), ez baduzu okerrik aurkitzen nire aldetik 
ustez hoberena bidaltzea izango zen, nahiz osatu gabe egon banaketan dagoenarekin alderatuta nahiko irabazten da 
eta.

> 
> Barkatu txapa. Animo eta segi aurrera,

Txaparik ez da egon hemen edo egoteaz ni izan nauk ;)

> 
> Xabidu

-- 
Piarres Beobide


Reply to: