[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: Debconf txantiloiak %40-ean euskaraturik



Yeuuuuuuuuuuuup Pi,

Ubuntuko banaketak ez dit batere axola (Fedora, Mandriva eta bestelakoak
bezala). Niri Debian banaketa ongi egotea interesatzen zait, hori dela
eta SVN biltegikoa erabiliko diat zuzenketak egiteko (eta beharrezkoa
izanez gero, eguneratzeko) :)

Datozen hilabeteak nahiko korapilotsuak izango dituk niretzako, 3
proiektu landu behar dizkiat eta, beraz buru belarri arituko nauk nire
denbora librean zeregin hauekin... Synaptic-eko paketea ere deskargatuko
diat eta eguneratu...

Gora bihotzak! ta OOoaintxearte,

Dooteo

Jatorrizko mezua: lr., 2008-04-12 23:05 +0200, egilea: Piarres Beobide
> dooteo(e)k dio:
> > Kaixo Pi,
> >
> > Atzo harpidetu nintzan zerrendara, beraz badut belarri bat hemen
> > entzuten :)
> >   
> Ona da basamortuan ez dudala hitzegiten jakitea xD
> > Datorren astetik aurrera debian-en instalazioko mezuak gainbegiratzen
> > eta zuzenketekin hasiko nauk (badaude zenbait errore zuzendu
> > beharrekoak).
> 
> Instalatzailearen zein bertsio gainbegiratzea pentsatzen duzu? 
> SVN-ekoa?  Hau batezere Ubuntu-ren gaia dela diot, aldaketak ubuntun 
> amaitzea nahi badek berandutso bait da d-i erroan egiten duzun lana, 
> baita gero zuk atzetik egin behar baduzu ez bait dut horretan lan egingo 
> zuk zure aldetik amaitu duzula esan arte (hortik aurrera nik jarraituko 
> nuke eguneraketak egiten proiektu hori beti %100-an egotea nire erronka 
> pertsonala bait da). Badakik debian instalatzailean nik dudala 
> euskarazko itzulpen arduradun  "postua"(baita svn kontua horretarako) 
> ezertan lagun bazaitzaket esan eta zuzenketak beti dira ongietorriak.
> 
> >  Synaptic-en bertsioa ere gainbegiratu eta zuzendu egin
> > behar diat, zeren eta orain dagoen euskaraketa (Mikel Pascual-ek
> > egindakoa?) gaizki zegok, eta bitxiena da duela pare bat urte edo
> > euskaratu geniala eta gara artan ongi zegoela...
> >   
> Egia esateko horretaz ideiarik ez, gogoratzen dut bazegoela hortik bug 
> bat irekirik horretarako baina oraintxe ez nahiz oroitzen nola amaitu 
> zuen horrek.Mikel pascual Ubuntun lanean egon da eta agian hortik 
> etorriko itzulpen bat da.Debian bugtrack-ean ez dut beste itzulpenataz 
> ezer aurkitzen (
> #429460 eta#368951) besterik ez zegok
> > En fin, eskerrak babeseko kopiak ditudan lan hauek errezteko :)
> >
> > OOoaintxearte,
> >
> > Dooteo
> >
> > Jatorrizko mezua: lr., 2008-04-12 00:07 +0200, egilea: pi
> >   
> >> Ez dakit inor entzuten egongo den beraz laburra izango nauk.
> >>
> >> Debian konfigurazio txantiloien euskaraketaren %40 egina zegok ;) [1]
> >>
> >> Inork lagundu nahi badu mezu bat usteko.
> >>
> >> ala...
> >>
> >> [1] http://www.us.debian.org/intl/l10n/po-debconf/rank
> >>
> >>
> >>
> >>     
> >
> >   
> 
> 


Reply to: