[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: Debian itzulpenak



Kaixo,

Egia esan etzekat itzulpenak iteko kriston esperientzia. Zertxobait ibili nauk pootle-arekin jolasian eta Facebook-eko zenbait kate euskaratzen. Gauza dek Debian-en lan egiteko moduak beti deitu izan ziekela baita bere filosofiak ere. Eta horregatik nik ere nere laguntzatxoa eman nahiko nikek.

Bazekiat hasieran lan egiteko metodologia ikasi beharko diatela baina dispuesto natxiok, ikasi ta azkenian laguntzeko balio baldin baziak.

Horregatik zerbaitetan hastia izango banikek eta hasiera behintzak nola egin esango baldin bahikek, etzekat problemik.

Eskerrikasko danagatik.
Ondo izan.

Piarres Beobide<pi@beobide.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 30a 01:24):
Ez nintzen konturatu ere posta zerrendaren bidez idatzi zenidala...
Horretaz esandakoak ahaztu eta bide batez erantzuna ere zerrendara
bideratzen dut hor egon dadin

Piarres Beobide<pi@beobide.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 30a 01:22):
> Barkatu erantzuten tardatzea baina liauta ibili nauk azken aldian eta
> debian itzultzearena nahiko utzia dut baina badut intentzioa berriz
> hartzeko beraz parte artu nahi baduzu ongietorri.
>
> Noizbait itzuli al duzu programa batenbat? Hala bada errazago baina
> bestela esan eta saiatuko esplikatzen pausoz-puaso nola egin behar
> den.
>
> Wikiko orrialdea ikusiko zenuen [1],  eta ez dakit konturatuko zinen
> baina hor ipintzen du euskaratzea koordinatzeko posta-zerrenda, hor
> harpidetzea gomendatzen dizut, ez du apenas trafikorik eta hori da
> berez gai hau koordinatzeko lekua.
>
> Ikusiko duzu posta zerrenda gaia nahiko utzia dagoela baina zerbait
> egitekoaz erabiltzen hasi beharko ginateke.
>
> Nik debian-en euskaratzean bi bide jorratu ditut (beste zerbait egin
> nahi izatekotan esan eta laguntzen saiatuko):
>
> Debian instalatzailea [3] - Hau da debian instalatzeko erabiltzen den
> programa eta azpiprograma guztiak, hemen oinarrizko debian pakete
> sistemaren zati handi bat doa...  Ni orain urteak hemendik hasi
> nintzen baina urteen poderio instalatzaile txiki bat zena munstroa
> nahi handi eta tekniko itzuli da beraz itzulpenetan eskarmentu
> handikoa ez bazara ez nintzake hemendik hasiko.
>
> Debconf txantilloiak[4]: Debian-en pakete bat instalatzean ager
> daitezkeen galderen testuak dira. Kasu gehienetan nahiko laburrak eta
> itzultzeko errazak izaten dira baina noizean behin agertzen dek
> zailago den batenbat ere (dei bat egiteko itzultzeko eskaria egin
> berri duten pakete baten txantiloia bidaltzen dizut).
>
> Noizbait hasi nintzen ere debian pakete azalpenak [5] itzuli nahian
> eta horretan jardun nahi zainez gero izan beharko nuke gidatxo bat
> idatzirik nonbait esan, bilatu eta bidaliko
>
> Bueno uste diat gaurko txapa nahiko idatzi dizudala eta gehiegi
> beldurtu ez zaitudanaren itxaropenaz zure erantzunaren zain geratzen
> nahiz.
>
> Augr,
> --
>
>
> [1] -http://librezale.org/wiki/Debian
> [2] -http://lists.debian.org/debian-l10n-basque/
> [3] -http://www.debian.org/devel/debian-installer/
> [4] -http://www.debian.org/international/l10n/po-debconf/README-trans
> [5] -http://wiki.debian.org/DDTP
>
>
> Julen Lizaso<lixifumi@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 26a 10:01):
>> Kaixo,
>>
>> Nire egunerokoan Debian erabiltzen dut eta ahal dudanetan euskeraz gainera.
>> Itzulpenetan lagundu nahiko nuke. Posible al da?
>>
>> Mil esker
>> Ondo izan
>>
>> --
>> Julen



--
Julen

Reply to: