[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: Debian itzulpenak



Ez nintzen konturatu ere posta zerrendaren bidez idatzi zenidala...
Horretaz esandakoak ahaztu eta bide batez erantzuna ere zerrendara
bideratzen dut hor egon dadin

Piarres Beobide<pi@beobide.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 30a 01:22):
> Barkatu erantzuten tardatzea baina liauta ibili nauk azken aldian eta
> debian itzultzearena nahiko utzia dut baina badut intentzioa berriz
> hartzeko beraz parte artu nahi baduzu ongietorri.
>
> Noizbait itzuli al duzu programa batenbat? Hala bada errazago baina
> bestela esan eta saiatuko esplikatzen pausoz-puaso nola egin behar
> den.
>
> Wikiko orrialdea ikusiko zenuen [1],  eta ez dakit konturatuko zinen
> baina hor ipintzen du euskaratzea koordinatzeko posta-zerrenda, hor
> harpidetzea gomendatzen dizut, ez du apenas trafikorik eta hori da
> berez gai hau koordinatzeko lekua.
>
> Ikusiko duzu posta zerrenda gaia nahiko utzia dagoela baina zerbait
> egitekoaz erabiltzen hasi beharko ginateke.
>
> Nik debian-en euskaratzean bi bide jorratu ditut (beste zerbait egin
> nahi izatekotan esan eta laguntzen saiatuko):
>
> Debian instalatzailea [3] - Hau da debian instalatzeko erabiltzen den
> programa eta azpiprograma guztiak, hemen oinarrizko debian pakete
> sistemaren zati handi bat doa...  Ni orain urteak hemendik hasi
> nintzen baina urteen poderio instalatzaile txiki bat zena munstroa
> nahi handi eta tekniko itzuli da beraz itzulpenetan eskarmentu
> handikoa ez bazara ez nintzake hemendik hasiko.
>
> Debconf txantilloiak[4]: Debian-en pakete bat instalatzean ager
> daitezkeen galderen testuak dira. Kasu gehienetan nahiko laburrak eta
> itzultzeko errazak izaten dira baina noizean behin agertzen dek
> zailago den batenbat ere (dei bat egiteko itzultzeko eskaria egin
> berri duten pakete baten txantiloia bidaltzen dizut).
>
> Noizbait hasi nintzen ere debian pakete azalpenak [5] itzuli nahian
> eta horretan jardun nahi zainez gero izan beharko nuke gidatxo bat
> idatzirik nonbait esan, bilatu eta bidaliko
>
> Bueno uste diat gaurko txapa nahiko idatzi dizudala eta gehiegi
> beldurtu ez zaitudanaren itxaropenaz zure erantzunaren zain geratzen
> nahiz.
>
> Augr,
> --
>
>
> [1] -http://librezale.org/wiki/Debian
> [2] -http://lists.debian.org/debian-l10n-basque/
> [3] -http://www.debian.org/devel/debian-installer/
> [4] -http://www.debian.org/international/l10n/po-debconf/README-trans
> [5] -http://wiki.debian.org/DDTP
>
>
> Julen Lizaso<lixifumi@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 26a 10:01):
>> Kaixo,
>>
>> Nire egunerokoan Debian erabiltzen dut eta ahal dudanetan euskeraz gainera.
>> Itzulpenetan lagundu nahiko nuke. Posible al da?
>>
>> Mil esker
>> Ondo izan
>>
>> --
>> Julen


Reply to: