[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Bug-ak irekitzen



Haupa gixon.

Nahi badek ireki ditzaket nik bug erreporteak baina bestela zure kabuz egin ahal izateko argibideak hementxe 
(Zerrendara ere bidaltzen dut norbaitentzat noizbait interesgarri izan daitekeenez):

1.- Lehenik: Debian instalatua izan behar duzu eta bug-txostena irekitzen duzun paketearen jatorria Debian izan 
behar da ez dute Ubutun eta antzerakoak balio (hau da adibidez mplayer jatorriak debian-mutimedia.org-ekoak badira 
pakete horri bug bat irekitzean ez da Debian paketearen mantentze taldera joango debian-multimedia.org-ekora baizik).

2.- reportbug instalatu. Root gisa apt-get reportbug.

3.- Erabiltzaile arrunt batez (ez-root) reportbug abiarazi. Eskatutako datuak sartu konfigurazioa sor dezan. Moduan 
standard  aukeratzearekin aski izan beharko zen, gero interfazea galdetuko dizu hau testua edo X sistema (testuan ez 
du arazorik ematen bestea ez dut inoiz probatu) nahi duzuna hautatu, hurrengo pausuan reportbug interneten kontsultak 
egiteko gaitasunaz galdetzen (bai erantzun), gero izena (erreala hobe) eta erabili nahi duzun posta (hau ere 
benetazkoa izatea interesgarri da gero erantzunak eskuratzeko). Orain MTA bat duzun galdetuko dizun hau da reportbug 
programak bug-ak posta bidez zuzenean bidaltzeko localhost erabili dezakeen hala ez bada hurruneko smtp zerbitzariak 
ere erabili ditzake edo hori ere ez baduzu txostena fitxategi batetan utzi gero zuk zure kabuz bidali dezazun (zure 
kasuaren arabera interesgarri zaizuna hautatu baina MTA/SMTP bat baduzu utziozu dana MTA/SMTP bitartez egiten). HAu 
dana egin ondoren (minutu bat da) konfiguratu duzu reportbug.

4.- ORain paketearen izena galdetuko dizu (adibidez: amavisd-new), paketea instalaturik ez badago antzeko 
izeneko pakete baten bila hasi daieteke (gure kasuan ez ondo idatzi dugula dakigu eta), bug-ak ez bikoizteko 
paketeak dituen irekitako bug zerrenda bistaratzeko auekra du (s zerrenda saltatzeko), bug-aren izenburua 
idatzi beharko duzu hurena ([INTL:eu]PAKETEA debconf tenalation Basque translation), paketearen bertsioa galdetuko 
dizu hurrena (gure kasuan zurian uzten dugu normalean), baita bug-maila (honetarako beti wishlist), 
ezarri nahi dizkiozun etiketak (l10n eta patch), txostenaren berri norbaiti gehiago bidali nahi diozun (hasiera 
batetan debian-l10n-eu erabili gauzak behar bezala daudela ziurtatzeko) baita bug-ak ez bikoizteko paketeak dituen 
bug zerrenda bistaratzeko auekra du (s zerrenda saltatzeko). Orduan editore bat irekiko zaizu bug-txostena betetzeko 
horelako zerbaitekin:


Subject: amavisd-new: sdfad
Package: amavisd-new
Version: 1:2.5.3-1
Severity: wishlist
Tags: patch l10n

*** Please type your report below this line ***


-- System Information:
Debian Release: lenny/sid
  APT prefers unstable
  APT policy: (500, 'unstable'), (500, 'testing'), (500, 'stable')
Architecture: i386 (i686)

Kernel: Linux 2.6.24-1-686 (SMP w/1 CPU core)
Locale: LANG=eu_ES.UTF-8, LC_CTYPE=eu_ES.UTF-8 (charmap=UTF-8)
Shell: /bin/sh linked to /bin/bash

Versions of packages amavisd-new depends on:
ii  adduser                       3.107      add and remove users and groups
ii  debconf [debconf-2.0]         1.5.21     Debian configuration management sy
ii  file                          4.24-2     Determines file type using "magic"
ii  libarchive-zip-perl           1.18-1     Module for manipulation of ZIP arc


5.- Idatzi bug txostenaren mezua jartzebn duen lekuan, gero granatu eta itxi, orian itzulpen fitxategia (patch-a) 
erantseko eskatu eta bug txostena bidaltzeko auekra ematen ditu.

Ezin dizu guztiz ziurtatu galderen ordena zehazki hori denik baina horiek dira egin beharrekoak debian-era debconf 
fitxategi bat duen itzulpena bidaltzeko.

Nik aukera horietako gehienak zuzenean exekuzio komandoan ezartzen ditut honela (nahikoa argi dela iruditzen zait 
bestela nahi aina galdetu):

reportbug -S wishlist -s "[INTL:eu] <PAKETEA> debconf templates Basque translation" -A <ITZULPENA.po> -T l10n -T 
patch  --no-verify -b --list-cc=debian-l10n-basque@lists.debian.org <PAKETEA>

Mezua nahiko gogorra geratu da baina dirudiena baino askosaz errazgoa da. Galderarik izan ezkero egin lasai.

Azken ohar bat fixtategia eu.po izenarekin bidaltzea hobesten da garatzaielak berrizendatzen denbora gal ez dezan.





-- 
Piarres Beobide


Reply to: