[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: piska bat laguntzera



Arratsaldeon xabidu,

Po bilduma eta memoriak desberdinak dira.

Behin PO batzuk erabat euskaratuta daudela Itzulpen Memoria gisa erabil
daitezke. 'PO bilduma' kontzeptua apur bat zabala gerta daiteke, izan
baitaiteke euskaratzea nahi dituzun POak direktorio (bilduma) batean
kokatuta egotea, eta hori Kbabel-en katalogo kudeatzailearekin kudea
dezakezu.

Bestalde, itzulpen memoria eskuratzeko, jorratu honako urratsak:

1.- Sortu ItzulpenMemoriak izeneko direktorioa zure karpeta nagusian.

2. zoaz honako helbidera:

http://deskargak.euskalgnu.org/poak/

eta bertatik honakoak deskargatu:

GNOME-2-22_20080313.tgz

inkscape_0.46_eu.po

cinelerra_eu.po.gz


synaptic_0.61_eu.po.gz

3.- Deskargatu dituzun fitxategi eta artxiboak kopiatu edota
deskonprimitu itzazu ItzulpenMemoriak izeneko karpetan.

4.- Abiarazi Kbabel tresna. Ireki Ezarpenak -> Konfiguratu hiztegiak ->
Itzulpen datu-basea menua.

5.- Datu-basea izeneko fitxara joan, eta sakatu 'Eskaneatu direktorioa
eta azpidirektorioak' botoia. Aukeratu ItzulpenMemoriak izeneko
direktorioa eta Ados botoia sakatu.

6.- Ireki Ezarpenak -> Konfiguratu Kbabel menua. Egin klik ezkerrean
dagoen paneleko 'Bilatu' botoian. 'Lehenetsi hiztegia' eremuan hautatu
'Itzulpen datu-basea'. Sakatu Ados botoia.

Orain has zaitezke PO baten euskaraketa lantzen.

Gauza bat, EuskalGNU elkarteak badu itzulpenei buruzko zalantzak
galdetzeko posta-zerrenda bat: itzulpena@euskalgnu.org. Horrutz idazteko
harpidetu egin behar zara.

Nire aholkua: POak euskaratzen hasi aurretik itzulpen estilo eta
terminologiarekin ohitzen hasi. Horretarako irakurri itzatzu GNOMEko
euskaratutako POak. Oso lagungarri izango zaizu.

Mila esker eta ongi izan,

dooteo




Jatorrizko mezua: or., 2008-05-09 20:42 +0200, egilea: xabidu
> (ohartu naiz mezu hau Piren email helbidera bidali nuela atzo, eta ez
> posta-zerrendara. Hemen doa zerrendara, badaezpadan)
> 
> Aupa Pi, eskerrik asko azalpenengatik.
> 
> Instalatu dut Kbabel, eta i18n.debian.net-en kuxkuxeatzen ibili naiz
> apur bat: material eta informazio mordoa dago bertan. Astiroago
> begiratu beharko dut arlo bakoitza zer den ulertzeko. Ez dut ikusi
> aipatzen dituzun po bildumarik, memoria gisa erabiltzeko: zer arlotan
> daude?
> 
> "i18n NMU campaign" estekan begiratu dut: fitxategiak piloka. Horiek
> dira aipatzen dituzun itzulpen deialdiak? Bialdu egidazu ahal duzuna
> edo egoki deritzozuna, "hortza" sartzen hasteko. 
> 
> Laster arte,


Reply to: