[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: Euskal task/zeregin eskaera tasksel-erako



Kaixo Pi,

Jatorrizko mezua: al., 2008-05-05 13:26 +0200, egilea: pi
> Kaixo
>  
> Euskararen itzulpenen egoera hurrengo bertsiorako apurka hobetzen doanez, instalatzaileko tasksel lanabesean euskal 
> ingurumen ataza/zeregin berri bat gehiatzea eskatzea pentsatu dut.

Mmmmmm... ba al du zentzurik? Hau da, Tasksel-ek aurkezten dituen
taldeak instalatzeko ez dira hizkuntzen arabera antolatu, baizik eta
funtzionalitateen arabera, hau da bulegoko edo mahaigaineko aplikazioa,
zerbitzarikoak, eta abar. 

Talde horietako bat gaitzean/aktibatzean itzulita dauden hizkuntza
guztien fitxategiak ere instalatzen dira (paketearen barruan daudelako).

Hau kontutan izan da, merezi al du ierarkia hori apurtzea eta hizkuntzen
araberako taldeak sortzea? 
 
> Ahal bezain laster galdetuko diat debian-10n posta-zerrendan eman beharreko pausuetaz baina behintzat hemen egiteko 
> asmoa dudanaren berri eman nahi nuen.
>  
> Ez dakit zehazki zerk egiten duen pakete bat zeregoin batetan sartzea auekra ematen duena, baina oraingoz bururatzen  
> zaizkidanak:
>  
> Hiztegiak:
>  
> aspell-eu-es
> myspell-eu-es
> 
> 00-rako hunspell hiztegirik ez dago ezta?

Bai, Xuxen zuzentzailea Hunspell-en oinarrituta dago, eta LGPL
lizetziapean kaleratua :)
 
> KDE:
> 
> kde-i18n-eu
> kile-i18n-eu
> koffice-i18n-eu
> k3b-i18n ??
> 
> OO:
> 
> openoffice.org-help-eu
> openoffice.org-l10n-eu
> 
> Mozilla.org:
>  
> filezilla-locales
> icedove-l10n-eu (thunderbird)
> iceowl-l10n-eu (calendar)
> iceweasel-l10n-eu (firefox)
> 
> BAtenbat ahaztu al dut?
> 


Reply to: