[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Martxa artzen



Kaixo lagunok.

Bukatu dira nire aldetik behintzat opor eta udarako tirabira guztiak beraz berriz debian itzultzeko asti gehiago izango dudala 
penstatzen dut.

Egoera: 

Lenny erdi hizozturik dago eta oraintxe zerbait aldatzekotan egiten diren itzulpen deialdietara mugatzea gomendatzen da hala ez 
egitekotan banaketa horretan sartzeko aukera gutxi izango bait ditu.

Instalatzailea:

Hizozturik eta %100-ean euskaraturik, pena da baina kasu honetan ere ez da manualaren itzulpenik egongo (hau egitean inork 
interesik badu idatz dezala)

Debconf:

Txantiloien egoerari emandako bultzada itzela izan da (milesker danoi) oraintxe %61-ean dago eginik.


DD - Debian azalpenak:

Apur batzuek eginik daude baina ez dut asti gehiegirik izan, hori bai behintzat kudeatzeko modua erdi-kontrolatzen dudala uste dut.


Oraintxe bertan egin daitekeen lan zuzenena agertzen diren debconf itzulpen deialdiak egiten joatea da, horretarako interesgarri izango 
litzateke laguntzeko prest zaudetenek adieraztea eta inork zalantzarik edo arazorik badu adierazi dezala eta laguntzen saiatuko.

Epe luzeagora begira debconf txantiloien itzulpena ahalik eta osatuen mantentzeaz gain, aukera oso ezberdinak daude lan gehiago 
egiteko: paketeen azalpenak itzuli, webgunea itzuli... Egiteko interes handiagoena dagoenarekin hasiko ginateke.

Zer diozue?

-- 
Piarres Beobide


Reply to: