[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Debian instalazioko akatsak zuzentzea



Kaixo guztioi,

Debian instalatzean akats ortografiko batzuk ageri dira eta hauek
zuzentzea nahiko nituzke.

Egia esanda, aspaldian posta-zerrenda honetan beste inoren berririk  ez
dut jaso, eta ez dakit zeregin honetan laguntzeko prest zaudeten edo
denborarik duzuen edo...

Nire asmoa datorren Abuztuan akats hauek konpontzea da, eta Debian-era
igotzea. Akatsak konpontzeko metodoa honakoa litzateke:

1.- PO fitxategi bat hartu eta ziurtatu erabat euskaratuta dagoela (nik
KBabel erabiltzen dut).
2.- Ziurtatu msgfmt komandoarekin PO ikuspegiko akatsik ez duela.
3.- PO fitxategiko euskarazko mezuak soilik kanporatu 'po2txt'
komandoarekin (irteerako fitxategia adibidez: aplikazioa_po.txt.

4.- Editatu 'aplikazioa_po.txt' OpenOffice.org aplikazioarekin, eta
aurkitzen diren akatsak POan (KBabel-ekin) konpondu.

5.- Konpondutako fitxategi guztiak Debian-era bidali.

Zuen erantzunaren zai, zer diozue?

Dooteo




Reply to: