[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: aptitude



Yeuuuuuuuuuuuup Pi,

Buff, oso lanpetuta nabil Audacious-en pluginak euskaratzen (interfazeko
euskaraketa pasa den astebukaeran bidali nien garatzaileei), eta hori
amaitutakoan Inkscape-ren eguneraketarekin hasi behar dut (800 mezu
inguru eguneratu behar ditut 0.47 bertsiorako).

Debian euskara posta-zerrendara ere mezu hau bidalten dut, norbaitek
laguntzeko prest agertzeko aukera egoteko... Norbait zerrena honetan
prest dago Aptitude-ren eguneraketa egiteko?

Bestalde, datozten bi asteetan kanpoan izango naiz (ordenagailua
eramango dut lan piskat egiteko) eta 15 egunetan ez dut mezurik jasoko.

Mertzis ta OOoaintxearte,

Dooteo

Jatorrizko mezua: ig., 2009-04-05 01:00 +0200, egilea: Piarres Beobide
> Aupa aspaldiko
> 
> instalatzailearen itzulpenean gainbegirada bat botatzen aptitude
> paketearena nahiko azkar zaharkitzen ari dela ikusi dut, nahiz biek
> egin dugun noizbait azkena zu izan zinenez galdetzea bururatu zait
> (badut besterik nik ere itzultzeko eta).
> 
> Zuk egingo duzu? Liauta bazabiltza esan lasai eta egingo diat nik
> tarte bat dudanean.
> 
> (fitxategia erantsirik)


Reply to: