[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

Re: logtool arazoak eta gainbegirada



Yeuuuuuuup Xabier,

Lerro artean erantzungo dizut...

Jatorrizko mezua: og., 2008-07-17 00:03 +0200, egilea: xabidu
> 
> 
> On Wed, Jul 16, 2008 at 6:37 PM, dooteo <dooteo@euskalgnu.org> wrote:
>         
>         Kontrsola edo terminal batean erakutsiko diren mezuen luzera
>         80
>         karakteretara mugatzea komeni izaten da.
> 
> Bai, luzera zaintzen ahalegintzen naiz, baina txantiloia begiratu eta
> gero gure zerrendara bidali dudanean lerro batzuk nik eginiko etenak
> gabe, luze-luze, agertu dira,aipazen dituzun lerro horiek adibidez
> (??). Bide batez, nik atxikita bidali dut txantiloia (gmail-tik), eta
> gero, zerrendan, atxikita beharrean testua osorik txertatuta agertu
> da. Nola egiten duzue zerbait atxikipen moduan ager dadin? (beharbada
> gmail-etik bidaliz gero ez da atxikipen moduan agertzen?)
>  

Nik ez dut Gmail erabiltzen, eta ez dakit nola eransten diren
fitxategiak mezuei. Evolution eta Webmail erabili izan ohi dut, eta
horiekin ez daukat inolako arazorik :)

> Kolore kontuak direla eta, turkesa arte arloan euskaraz cyan
> adierazteko erabiltzen dela irakurri nuen sarean nonbaiten, baina
> orain ez dut aurkitzen non. Tira, bakarriz falta zaigu koloreekin
> zoratzen hastea orain, nor eta ni, gorria eta laranja ere justu-justu
> bereizten duen bat gainera :-)

Horrek zer esanahi du, euskalteleko ziklizta bat eta espainiako futbol
selekzioko jokalari bat ebstearen alboan jarriz gero ezin dituzula
bereiztu? :D

Astebukaera pooolitta pasa, 

Dooteo



Reply to: