[Date Prev][Date Next] [Thread Prev][Thread Next] [Date Index] [Thread Index]

[adosteko] pool = gordailu?



Egunon danoi,

Debian sistemako instalatzailean ZFS fitxategi-sistemari buruzko mezu
batzuk ageri dira, eta RAID 0 bezalako disko gogorren antolaketari
buruzko testuinguruan agertzen da 'pool' hitza.

Ez dakit nork (agian neuk, agian beste norbaitek) 'bilgune' gisa
euskaratu izan du. Beste mezu batzuetan 'talde' (termino orokorra) gisa
ere agertzen da. Nire ustez ordea 'gordailu' egokiagoa litzateke.

Azken finean, 'bilgune' hitzak jendea edo gauzak biltzeko puntu edo
lekua adierazten baitu.

'Gordailu' ordea halako 'deposito' edo gauzak gordetzeko nolabaiteko
kutxa bat adierazten du.

Beraz, besterik aipatzen ez duzuen bitartean hemendik aurrera 'pool'
terminoa 'gordailu' gisa euskaratuko dut testuinguru honetan.

Oharra: eskertuko nizuekete librezalekoei ere bidali mezu hau haien
iritziak jasotzeko.

Itzultzen jarraituko dut ;)

Dooteo


Reply to: